Tresna barria probetako iktusa jasan daben pazienteak behar dabez BCBLeko ikertzaileek

"Pazienteen erantzunetan erreakzino denborak neurtzeko gaitasuna dauka" esan dau Maddi Carrerak

Iktusaren osteko kalteak neurtzeko tresna barria sortu dau BCBLk

Ikerketa bat / BCBL

Espainiar estaduan urtean 110 mila -120 mila iktus kasu zenbatu dabez. Basque Center of Cognition Brain and Language zentruan iktusaren ondorioz, gaitasun linguistikoetan zailtasunak daukiezanen kasuak aztertzen dabez besteak beste. Afaxia modu ezbardinetakoa izan daitekela esan deusku BCBLko Maddi Carrerak. ”

Tresna barri bat dauke BCBL-n, afaxiaren diagnostikorako. “Test digitala da eta hori barrikuntzea da, tablet bat erabilten dogu eta zehaztasun handiagoa dauka. Pertsonak emoten dauzen erantzunetan erreakzino denborak neurtzeko gaitasuna dauka tresnak” azaldu deusku Maddi Carrerak.

Orain sei hilabete iktusen bat izandako pertsonen bila dabilz, ikerketakaz jarraitu ahal izateko. “Afaxia maila desbardinak baloretan doguz eta iktusa pasau dabenei hizkuntza balorazino bat egin nahi deutsegu Donostiako gure zentroan” esan deusku BCBLko kideak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00