Ilustrazioaren Eguna erakusketea ikusgai egongo da Foru Liburutegian urtarrilaren 6ra arte. Euskal Irudigileak alkarteak antolatu dau, eta Kike Infame eta Estibaliz Zearsolo bisita gidatuak eskaintzen dabilz egun zehatz batzuetan. Esaterako, hurrengo bisita gidatua abenduaren 11an egingo dabe, eguenez. Hain zuzen be, Estibaliz Zearsolo alkarteko gerenteagaz egin dogu berba.
Momentuz, pozik dagoz jasotako erantzunagaz. Egitasmo honetan Ignacia Zabalo, Nor-Nai, autorea omendu dau Euskal Irudigileak alkarteak. Nor-Nai 1925ean jaio zan, orain dala ehun urte (Zabalok 20 urte eukazan ordurako), eta ilustrazinoaren hainbat sektoretan garatu eban bere lana: editorialean, komikigintzan, kartelgintzan, etab.
