Ia bizitza guztia Ameriketako Estatu Batuetan emon arren, bera amorotoarra sentiduten dala esan deusku

17 urtegaz joan zan AEBetara, Boisera; gaur egun Washington estaduan bizi da

Iñaki Zabala: “Boiseko jaialdia ikusgarria izaten da”

Iñaki eta Igone Zabala neba-arrebak / Bizkaia Irratia

Garagarrilaren 29tik abuztuaren 3ra bitartean Boisen egingo dan Jaialdi 2025-aren harira, Igone eta Iñaki Zabala neba-arrebakaz egin dogu berba Lau Haizetara irratsaioan. Igone Lekeition bizi da, eta Iñaki Washingtongo (AEB) estaduan, baina egunotan Lekeition da familia bisitatzen. Azken urteetan urtero etorten da Euskal Herrira, familiagaz eta lagunakaz kontaktua mantentzeko.

Iñaki Zabalak 17 urte ebazanean itxi eban Amoroto eta lanera joan zan Ameriketara Estatu Batuetara. Boisera joan zan eta gerora aldatu zan Washingtonera. Ordutik ia 73 urte bete dira, eta gaur egun, amerikar herritarra izan, “beti Amorotokoa” sentiduten dala esan deusku. Bost urterik behin Boisen egiten dan jaialdiaz itaunduta, Iñakik nabarmendu dau giro berezia sortzen dala, diasporako euskaldunak batzen diralako.

Igone Zabalak, bere aldetik, Ameriketara nebea, koinatea eta lobak bisitetan egindako bidaietako baten, bertako euskal giroa ezagutzeko aukerea izan eban. Boiseko Jaialdin egoteko aukerea izan eban. Euren esanetan, jaialdi honek ez dau bakarrik euskal tradizinoak mantentzen laguntzen. Euskaldunen arteko hartuemonak estutzeko be balio dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00