
Munduko Minbizi Begiratokiaren arabera, 2020. urtean munduan 377.173 aho-minbizi kasu barri diagnostikau ziran. Ikerketa honen datuek dinoenez, hamaseigarren minbizi ohikoena da ahokoa, eta hamaikagarrena gizonen artean.
Iñaut Amezaga Fernandez odontologoa da, master bat ikasi eban Galizian, Santiagoko unibertsidadean eta igaz doktoretza aurkeztu eban. Doktoretzan ahoko minbiziaren eragina aztertu eban Galizian eta orain Euskal Autonomi Erkidegoan hasi daben ikerketan parte hartzen dau. Ahoko minbiziaren ezaugarriak azaldu eta prebenitzeko aholkuak emoteko Bizkaia Irratiko estudioetara hurreratu da. Ganera, bere doktoretzarako Galizian egin eban ikerketaren zehaztasunak eta ondorioak be kontau deuskuz.
“Ahoan minbizi kasu bat detektatzeko egin behar dan bakarra da ahoa begiratu. Ahoa begiratzea da interbentzino bat ez dana batere inbasiboa, oso merkea dana eta oso azkar egiten dana, 2-3 minutuko kontua da. Lesinoren bat detektatzen bada, orduan biopsia bat, edo dana dalakoa egin beharko da konfirmetako”, azaldu dau Iñaut Amezagak Goizeko Izarretan irratsaioan.