Odontologian doktorea eta EHUko irakaslea dan Iñaut Amezagak, ahoaren ezaugarriak, bitxikeriak eta beste datu interesgarri asko kontetan deuskuz hilean behin Aupa Bizkaia programan. Aurretik aho-osasunaren garrantzia azpimarratu eta azaldu deusku. Ohikoenak diran gaixotasunen ezaugarriak be nabarmendu dauz —ahoko minbizia, besteak beste— eta datu ezezagun askoren ganean be berba egiten dogu tartean.
Gaurko saioan txistua izan da protagonista. Zer dan txistua azaldu deusku Iñautek, osaera, nondik datorren, erregulazinoa eta funtzinoak, besteak beste. Txistuaren eta ahoko gaixotasunen arteko harremana be komentau dogu.
Gaurko saioa laburbiltzen dauan hurrengo esaera ekarri deusku Iñaut Amezagak: “Oñak leor aoa eze sendari doke[k]“.
