Oin ezkutu eta kopla-asmakizunekaz jolasean hasi dogu aste honetako irratsaioa. Iruarteta eskolako seigarren mailako gaztetxoek hainbat bertsoaldi prestatu dabez. Inauterien inguruan be egin dogu berba, eta baita mozorroei buruz be. Saioa janzteko, bestetik, En Tol Sarmientoren musikea aukeratu dabe.
Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan egiten dogu Zortziko Txikia irratsaioa, eta Bilboko Udalaren babesagaz. Zortziko Txikia, domekaro 11:30ean entzungai, Bizkaia Irratiaren sintonian.
