Kontzertu berezia eskainiko dau Bilbao Orkestra Sinfonikoak zapatu honetan Foru Jauregiaren 125. urteurrenean

Bilbao Orkestra Sinfonikoko zuzendariak uste dau aurrerapausuak emon dirala hitzarmenaren negoziazinoan

Iñigo Alberdi: “Harribitxiz beteriko denporaldia eukiko dogu”

Maiatzean heldu zan Alberdi Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzara / Bizkaia Irratia

Bilbao Orkestra Sinfonikoa denporaldi barrian bete-betean sartuta dago. Gaur eta bihar kontzertuak izango ditue Euskalduna Jauregian, Itsasoa, ekarriaren iturri izenburupean. Ganera, zapatuan Foru Jauregiaren 125. urteurreneko kontzertu berezia eskainiko dabe eta laster Ura Bere Bidean ekimenaren parte izango dira. Kontzertu guzti horreen ganean egin dogu berba Iñigo Alberdi Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendariagaz.

Maiatzean heldu zan Alberdi BOS-eko zuzendaritzara, momentu konplikaduan. Izan be, musikarien greba deialdien garaia zan. Alberdik esan deuskunez, aurrerapausuak emon dira negoziazinoetan eta egoerak hoberuntz egin dau. Guztira, 86 musikari eta 11 behargin dagoz Bilbao Orkestra Sinfonikoan.

‘Elkarrizketak’ da aurtengo leloa

Aurtengo denporaldiari begira, ‘Elkarrizketak’ aukeratu dau BOS-ek lelo lez. Harribitxiz beteriko denporaldia dalakoan dago Alberdi. Esaterako, abenduaren 18an eta 19an egingo dan ‘Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera’ kontzerturako ez da sarrerarik gelditzen. Zuzendaria pozik dago orain arte jasotako erantzunagaz.

Ganera, BOS-ek egiten dauan musikea herritarrei hurreratzeko ahalegina egiten dau. Horren harira, urtean bost edo sei kontzertu Bilbotik kanpora ateratzen dabez. Ganera, ezohiko tokietan be izan da Bilbao Orkestra Sinfonikoa azken boladan: Zaballako kartzelan izan ziran abuztuan.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00