
Inma Loroño Gernikako Ospatzaileak taldeko kidea, arduraz azaldu da euren taldeak ez daukalako erreleborik. Morgakoa da Inma Loroño eta beste 25 lagunakaz batera, ospakizunak eskaintzen dauz Urdaibaiko eliza desbardinetan. Sukarrieta, Murueta, Foru, Muxika, Mendata, Ajangiz edo Nabarnizen ari dira, besteak beste. Orain dala 25 urte hasi ziran ospakizunak eskaintzen, abadeen faltea hasi zanean hain zuzen be. Hasieran, ospakizunetara ez ein zan jente askorik hurreratzen. Gaur egun, baina, hori aldatu da eta jentea mezara bardin hurreratzen dala esan deusku Loroñok. Momentu honetan euren erreleboak kezka eragiten deutse. Bere esanetan, ez dabe ikusten eurak baino gazteagoak direnak lan horretaz arduratuta. Hilero batzartzen dira Gernikaldeko Ospatzaileak. Inma Loroñok koordinazino lana egiten dau.
Ekitaldia BECen
Inma Loroño eta Gernikaldeko ospatzaileak BECen izan ziran aurreko zapatuan, Bilboko Elizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldian. Esan deuskunez, holango ekimen gehiago behar dira, eleizea alkarte bat dala erakusteko eta eleizea guztiek osotzen dabela azaltzeko. Frantzisko aita santuak elizaren ateak zabaltzeko egindako ahalegina goraipatu dau. Hori bai, emakumeek elizaren barruan egiten daben lanaren aitortza behar dala azpimarratu dau. Leon XIV.ak, Frantziskoren bidea jarraituko daualakoan dago Loroño.