Lau txapelketa nagusi jokatuko dira maiatzetik irailera, Donostia, Markina, Gernika eta Hondarribian

Torneoetako pilotari onenek Izarren gaua jokatuko dabe Bilbopko Deportivo frontoian azaroaren 17an

Inoizko egutegirik beteena Jai Alai World Tourrean

Xabi Barandika, Jon Zabala, Imanol Lopez eta Aritz Erkiaga Deportivo frontoian egindako aurkezpenean / Bizkaia Irratia

2023 urteko Jai Alai World Tourra aurkeztu dabe Bilboko Deportivo frontoian. Inoiz baino beteago dator aurtengo egutegia. Gran Slam mailako lau txapelketa jokatuko dira. Donostiako Carmelo Balda frontoian jokatuko da lehenengoa. Lehen faseko partiduak maiatzaren 13,20 eta 27an jokatuko dira, eta final aurrekoak eta finala ekainaren 2an eta 17an. Markinako torneoa ekainaren 10ean hasiko da eta guztira sei jaialdi jokatuko dira: Ekainaren 16an eta 24ean eta garagarrilaren 1,8 eta 16an. Finala Karmen egunean jokatuko da.

Gernikan jokatuko da hirugarren txapelketea garagarrilaren 15,22 eta 29an, eta abuztuaren 5ean eta 12an. Azkenik, Hondarribiarako bidea hartuko dabe pelotariek udearen azken zatian. Bost jaialdi jokatuko dira bertan, abuztuaren 11,18 eta 25ean, eta irailaren 1ean eta 16an.

Lau txapelketako honeetako pielotari onenek Izarren Gaua jokatuko dabe zemendiaren 17an Bilboko Deportivo frontoian. Urteari amaierea emoteko, lau pelotarik buruz buruko txapelketea jokatuko dabe abenduan Berriatuko frontoian. Erkiaga eta Aimar Aldazabal lehiatuko dira finalaurreko baten eta Imanol Lopez eta Olharan bestean. Irabazleek finala jokatuko dabe abenduaren 29an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00