Munduko kontseiluko kide barria izango da aurrerantzean Euskal Herria

Munduko ardi moztaile onenekaz lehiatu dira Zelanda Barrian

Ipar Arrinda: “Zelanda Barrira egindako bidaia mugarri bat da gure historian”

Euskal Herriko ardi moztaileen eta artilarien selekzinoak mugarri historiko berriak ezarri
dauz Mastertonen, Zeelanda Berrian, ospatu dan Golden Shears and Woolhandling
Munduko Txapelketan. Alde batetik, Euskal Herriko selekzinoa lehen aldiz lehiatu da
mundu mailako txapelketarik handienean eta, beste alde batetik, Munduko Kontseiluko
kide barria izango da aurreratzean.

Euskal Herriko selekzinoa munduko moztailerik eta artilaririk onenegaz batera ibili da
lehian. Nazinoarteko lehiaketa handienean parte hartzea “sekulakoa” izan da,
esperientzia “ahaztezina”. “Izugarria maila, exijentzia, giroa, harremana, lehia eta
entrenamenduak. Beste herrialdeetako moztaileegaz eta artilariegaz izandako
elkarrizketak, trukeak eta bizitako uneak. Euskal Herriak nazinoarteko eszenatoki
handienean egotea merezi dabela erakutsi dogu. Asebeteta sentitzen gara, nahiz eta
helburu berriei heltzeko irrikaz egon”, adierazi dabe selekzinotik.


Ardi moztaile modernoaren sorlekutzat jotzen dan herrialdean egindako egonaldian,
taldeak, motxila bete irakaspen eta esperientzia ekarri dauz Euskal Herrira. Ardi mota
eta erritmo berriak, teknika eta kultura desberdinak. Egun bakoitza erronka fisiko eta
mentala izan dira, baina etengabeko ikasgaia. Nazinoarteko erreferenteegaz sektoreaz
berba egin dabe, estiloak kontrastatu dabez, xehetasunak zuzendu eta etorkizunerako
bide barriak zabaldu.

Ikasitako eta bizitako guztia kontatzeko, Ipar Arrinda, Euskal Herriko ardi moztailea izan dogu geugaz jokoan irratsaioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00