Muskizen dagoan El Pobal Burdinola museoak ipuin kontalarien saioak antolatu dauz urte hasierarako. Burdinolaren giro parebakoan, 5 eta 12 urte bitarteko saio bereziak izango dira. ‘Gure betiko ipuinak’, ‘Bazen beste behin…’ eta ‘Printzesek ere puzkarreak botatzen dituzte?’ izenburupean, hiru saio izango dira: urtarrilaren 19an, zezeilaren 16an eta martiaren 9an.
Bego Alabazan ipuin kontalariak emongo deutse hasierea saioei domeka honetan. Lau Haizetara saioan aurreratu dauanez, euskal ipuin tradizionalak kontauko dauz. Bere esanetan, saioaren helburua ez da bakarrik ipuinak kontatzea, baita entzuleak euskal ipuin tradizionalen magia eta aberastasuna bizitzera konbidatzea be. “Ipuin honeek gure aitite-amumek kontetan ebezan, baina gaur egun umeen artean galdu samar dagoz. Gehienek bertsino modernoak bakarrik ezagutzen dabez, eta horregatik da garrantzitsua jatorrizko istorioak berreskuratzea eta zabaltzea” azaldu dau ipuin kontalariak.