Azken 10 urteetan udalerri euskaldun eta arnasgunetan euskerearen erabilerea %2,3 jatsi da

UEMAk zapatuan 100 udalerrien langa gaindituko dau

Iraitz Lazkano: “Udalerri euskaldunetan euskaldunen tipologia aldatzen dabil”

UEMAko kideak / UEMA

UEMAk ehun kide baino gehiago eukiko dauz laster. Zapatuan UEMAren batzar nagusian Bizkaiko Arrankudiaga eta Etxebarria Udal Euskaldunen Mankomunidadeko kide bihurtuko dira. Baita Nafarroako Arruazu eta Doneztebe udalerriak be. Aurrerantzean 101 udalek osatuko dabe UEMA eta guztien artean 305 mila biztanleko lur-eremua osatuko dabe. Iraitz Lazkano UEMAko presidentea eta Elgetako alkatea euki dogu gaur Goizeko Izarretan.

Euskerearen erabilerea da orain benetan indartu beharrekoa UEMAko buruaren Iraitz Lazkanoren esanetan.
Aspaldi esaten eben Udalerri Euskaldunen Mankomunidadetik, UEMAtik, moteltzen egoala euskeraren gorako joerea udalerri euskaldunetan eta kasu batzutan, joerea beheranzkoa zala. Udalerri euskaldunen tipologia aldatzen joan da Lazkanoren berbetan; euskerea jasoteko bidea gaur egun ez da familia bakarrik.

Zazpigarren Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak kalean dira. Hainbat datu positibo agertu dira, baina atzerakadea erakusten daben datuei be garrantzia emon behar jakela esan deusku Lazkanok. Euskerea nagusi izan da inguru batzutan bai, baina inguru horreek hutsitzen joan dira. Urigintzak berak eragina dauko euskeraren erabileran, baina baita beste arlo batzuk be. Hala ere, UEMAtik gogoratu deuskue HAPOetan, udalerrietako urigintza planetan euskerearen erabilerea bermatzeko erizpideak kontuan izan behar dirala. Eragin linguistikoaren ebaluazinoa batzen da HAPOetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular