BAMen irakasle jardunari balioa emoten ahalegintzen dira

Irakasle ona izateko lan pertsonal handia egin behar da

Irakasleen lanak gizartea hobetzeko balio dau eta oinarrizkoa da ondo ikastea

Martiaren 3ra arte zabalik dago matrikulazinoko lehenengo deialdia BAM, Begoñako Andra Mari Irakasle eskolan. Ikasketak ondo bideratzeko garrantzi handikoa da orientazino egokia eukitea, erabagi gatxa dalako gazteentzat. Batzuk hasieratik eukiten dabe argi, baina beste batzuk zalantzaz beteta ekiten deutsie unibertsidadeko ibilbideari.

Leire Garamendi Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako orientazino-arduradunak azaldu deusku gure seme-alabek erabagi egokiena hartzeko oinarrizko gako batzuk jakin behar dituela. Erabagiak hartzen lagundu behar jake, baina eurei euren bilaketearen protagonista izten itzita. Horretarako aukera egokia da interesetan jakezan zentroetako sustapen-azoketara edota ate edegien jardunaldietara joatea, euren aukerak familiekin eta beste gazte batzuekin kontrastatuz.

Alde horretatik, Leirek uste dau familiek funtsezko rola jokatzen  dabela prozesuan. Garrantzitsua da laguntza ona emotea, baina “telegidatu” barik. Eurak dira erabagiari aurre egin behar deutsienak, eta gurasoak, batzuetan estresez eta presinoz bizi dabelako seme-alabearen prozesua edo ziurbakotasuna, aukeraketeagaz asmatuko ez dabelakoan. Holan ba, Leirek dino dramatismoa kendu behar jakola gazteek hankea sartzeko aukereari; ez dabela frustrazinoz edo galtze moduan bizi behar. Funtsezkoa ei da ikastetxeek erabagiak hartzeko prozesuan orientetea eta laguntzea, nahiz eta gazteak bokazinoa izan eta bere aukerea argi euki.

BAMeko ikasleei jagokenez, bokazino hori oso argia da kasu batzuetan, eta Leirek dino polita dala praktiketara joaten diranean eta esaten deutsienean irakasle izatea euren ametsa dala eta hori dala euren lekua. Halanda be, BAMetik egiten daben akonpainamenduan behin eta barriro esaten deutsie irakasle lanbidea oso polita dala, baina prestakuntza handia eskatzen dauela, ezaugarri pertsonalak etenik barik garatzea, kontzientzia, autoezagutzea eta heldutasun handia. Praktiketan lan pertsona horri ekiten deutse.

Ikasleen bizipen horrek badauka oihartzuna irakasleen lanari emote deutsien garrantzian. Irakasle-lanaren balorazio horren aurrean, paradoxikoa da irakasle-ikasketak gitxiestea, errezak diralakoan; azken baten, edonork egin leiken karrera bat dala uste izaten da beti. Zentzu horretan, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako orientazino-arduradunak dino 18 urtegaz gatxa dala ulertzea zer garrantzi daukan irakasle-ikasketak egiteak eta zer esan nahi dauen hezkuntzako profesionala bilakatzeak. Erabagia argi izan leikiela, baina karrera osoan zehar formazino pertsonal eta profesionalak daukan garrantzia baloretea indartu behar dala. BAMen ikasiko dituen trebetasun, baliabide eta estrategiak behar-beharrezkoak izango ditue euren lanbidean, baina baita eskolatik kanpo ikasiko dabenak be, esaterako praktiketan eta ondorengo lanean.

Leire Garamendiren arabera, BAMen pentsetan, indarrak eta ahuleziak aztertzen eta hobetzen laguntzen deutsie, eta lanbidearen garrantziari balioa emoten. Pertsona gisako balioetan trebatzen eta lanbidean eta munduan kritikoak izanda kokatzen, beti be gertuko harreman batetik eta banakako arreta batetik. Horretarako, BAMek prestakunta-eredu finkatua dauka, eta esperientzia handia irakasleen erreferentziazko ikastetxeekin lankidetzan egiaztatutako metodologietan oinarrituta.

BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola zentroan irakasle-lanbidea esku onetan dago, izan be makina bat belaunaldi trebatu ditue 1948tik hona. Unibertsidade-eskola honetan ikasleei transmitiduten jake irakaskuntzea jarduera pribilegiaua dala, oinarritik gizartea hobetzen laguntzeko, pertsona hobe kritikoago eta solidarioagoek osotutako gizartea. BAMek hezkuntzako profesionalak trebatzen ditu haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntako etapetarako.

Informazino gehiagorako: www.bam.eus 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00