Euskal sokatiraren arrakasta mundu mailan ezinbestekoa izan da azkeneko urteetan

Alemaniako selekzinoak Goiherriko taldea formakuntzarako erreferentetzat hartzen daualako entrenau gura izan dau eurekaz

Irati Corrales: “Euskal Herriko sokatira taldeak, bereziki Goiherri, ezagunak dira defentsagaitik”

Euskal Herrian sokatiran aritzen diran kirolarien maila oso altua dala segurutzat jo geinke eta horrela da. 2024. urtean euskal tiralariek bederatzi domina irabazi ebezan Alemanian ospatu zan Lur Ganeko Sokatirako Munduko Txapelketan.

Mundu mailan daukan arrakastak beste herrialdeek euskal sokatirari merezi dauan balioa emotea eragiten dau. Astegoien honetan Goiherri Sokatira Taldeak Alemaniako Sokatira Selekzinoaren bisita jaso dau. Alemaniatik 20 gizonezko eta 5 emakumezko etorri dira, formakuntzarako erreferentetzat hartzen dabelako Erandioko taldea eta euskal sokatira, orokorrean.

Irati Corrales, Goiherriko Sokatira Taldeko kirolaria geugaz egon da Goizeko Izarretan irratsaioan. “Sokatirak baditu ezaugarri asko. Badauka erasoa, badauka defentsa, dana da teknika eta herrialde bakotxak badauka bere teknika, bere estrategia eta bere ezaugarriak. Euskal Herriko sokatira taldeak, bereziki Goiherri, ezagunak dira defentsagaitik “, azaldu deusku Iratik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00