Sweet Ragen 'Isiltasuna entzungo da' abestia; musika indartsua, ahots gozoa eta letra gordina

Sweet Rage taldeko Cris, Ainge eta Christophe gure estudioan izan dira

‘Isiltasuna entzungo da’ Sweet Rage talde bizkaitarraren single barria

Gaur egungo egoera kezkagarriei zelan egiten deutsegun aurre, gizarte moduan definiduko gaitu. Idea hori oinarri hartuta, Sweet Rage talde bizkaitarrak single barria sortu eta aurkeztu dau: Isiltasuna entzungo da.

Sweet Ragegaz egin dogun alkarrizketa honetan taldea, musikea eta bereziki taldekideak hobeto ezagutu doguz, eta oso ondo pasau dogu ganera. Gure estudioan izan dira Cris Ibarra (abeslaria), Ainge Guerrero (bajujolea) eta Christophe Tytgat (tekladu edo programatzailea). Taldearen hasieratik, metala ahots gozo eta melodikoagaz batu dabe soinu propio bat sortzeko, eta askotan aldarrikapen edo hausnarketarako leku emoten daben letrakaz osotzen dabe.

Isiltasuna entzungo da abestiagaz batera, bizkaitarrek bideoklip apokaliptiko bat kaleratu dabe. Taldearen webgunean ikusi leike. Webgunea berezia da, baina ez bakarrik Sweet Rage taldearen abestiak, bideoklipak eta informazino guztia aurkitu geinkelako, modu atsegin eta interaktiboan; baita oso originala dan idea barri bat sartu dabelako be. Arkade bideojokoak sortu dabez eta euren abestiak dira jokoen musikea. Joko bakotxak daroan abestiaren izena dauka, entretenimendu hutsa dan horretan, euren musikea integraduz.

Talde indartsua, aktiboa eta gogoz beterikoa da Sweet Rage, eta horrela erakutsi dabe eurekaz izandako alkarrizketan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00