Iskander Sagarminaga: "Manhattan ibaitik ugerrean ikustea harrigarria da"

Hurrengo erronka, Katalinako kanala (Kalifornia)

Iskander Sagarminaga galdakoztarrak Manhattani ugerrean buelta emotea lortu dau

Iskander Sagarminaga galdakoztarrak Manhattani (New York) ugerrean buelta emotea lortu dau. Baina ez dau bakarrik, Eider Eibar marrazkilaria beragaz dau. Triple Crown of Open Water Swimming edo Itsas Zabaleko Igeriketako Koro Hirukoitza lortu gura dau. Erronka honek hiru probatan datza: Mantxako kanala zeharkatu, Manhattani (New York) buelta emon eta Santa Katalinako kanala (Kalifornia) zeharkatu.

Mahattani buelta emoteak 48,5 kilometro uger egitean datza, 20 zubiren azpitik igarota. Horretarako, baimena lortu behar da, bertoko trafikoan arazorik ez sortzeko eta zeharkaldia segurua izan daiten. Battery parkean emon eutsan hasierea eta amaierea probari. 7 ordu eta 58 minutu behar izan ebazan ibilbidea burutzeko. Momentu zoragarria izan bada be, momentu txarrak be jasan behar izan dabez. Guzti hori kontatu deuskue Iskander Sagarminagak eta Eider EIbarrek Lau Haizetara irratsaioan.

Manhattaneko proba burututa, hurrengo erronka Santa Katalinako kanala izango da eta azkenik, abuztuan, Mantxako kanalari ekingo deutso. Erronkea zuzenean jarraitu ahal da euren webgunean (Hirukokoroa ) edo Instagram sare-sozialean (kokoakgara).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00