
“ISLADAK” egitasmoaren barri emon dau Sergio Monedero argazkilariak. Oraingo honetan be erretratuak dira bere lanaren ardatz. Bost urteko lanaren emaitza dala esan behar. Monederok, bitarte horretan, Nerbioi itsasadarragaz loturea daukien 250 lagun baino gehiagoren erretratuak egin dauz. Euren begiradak batu gura izan dauz, itsasadarrarekiko begiradak. Erretratautako pertsonen artean, batzuk ezagunak dira, Athleticeko jokalariak adibidez. Eurak ezagutuz hasten da argazkiak egiteko prozesua. Kasu batzutan, bideoak be sortu dauz eta Youtuben dagoz ikusgai.
Erakusketea eta berbaldiak
Erretratu guztietatik aukeraketea egin dau Sergio Monederok. Sentimenduen araberako aukeraketea izan dala esan deusku. Portugaleteko Rialia Museoan egongo dira ikusgai. Erakusketea irailaren 23an zabalduko da eta zemendiaren 9ra bitartean egongo da ikusgai. Ostean, Gallartako Euskal Herriko Meatzaritza museoan erakustea da asmoa. Aurretik, irailaren 26an, berbaldia eskeiniko dau Monederok Bizkaiko Zubiko terrazan. Bere ibilbideaz eta lan honen inguruan egingo dau berba. Egileak, “ISLADAK” egitasmoa, ahalik eta leku gehienetan erakustea da.