Antolakundetik indarkeria matxista eta emakumeen kontrako diskurtsoak hazten ari dirala ohartarazi dabe

Itaiak kontzientzia politikoa zabaltzea, antolakuntza sustau eta mobilizazioa indartzea proposatu dau

Itaiak mobilizatzera deitu dau martiaren 8an Euskal Herriko herri desbardinetan

Irene Ruiz Itaiako kidea / Bizkaia Irratia

Itaia emakume langileen antolakunde sozialistak mobilizaziora deitu dau martiaren 8an, Emakume Langileen Nazioarteko Eguna dala eta. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu dau feminismoaren baitan eztabaida politikoa berreskuratzea beharrezkoa dala eta eguna “folklorismotik aldendu” gura dabela, barriro be burrukarako egun bihurtzeko.

Antolakundetik salatu dabenez, instituzino kapitalistek bardintasunaren diskurtsoa interes ekonomiko eta elektoraletarako erabiltzen dabe, baina emakume langileen lan baldintzak gero eta prekarioagoak dira. Zaintzaren arloan be hipokresia dagoala dinoe: zaintza lanen garrantzia aitortzen bada be, ardura horreek emakumeengan jarraitzen dabela modu prekarioan. Bestalde, gazteen artean indarkeria matxista eta emakumeen kontrako diskurtsoak hazten ari dirala ohartarazi dabe, ultraeskuinaren eta plataforma digitalen eraginagaitik.

Horren aurrean, Itaiak kontzientzia politikoa zabaltzea, antolakuntza sustatzea eta mobilizazioa indartzea proposatu dau. Martiaren 8an Euskal Herriko hainbat tokitan egingo dabez mobilizazinoak, eta Bilbon manifestazinoa Eliptika plazatik abiauko da domekan, eguerdiko 12:00etan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00