Leartiker zentro teknologikoak gidatu dau Circular Seas proiektu europarra

Helburua, hondakin plastikoak itsas industriarentzako produktu jasangarri bihurtzea izan da

Itsasoko hondakin plastikoak eraldatuz, itsas industriarentzako 5 produktu jasangarri barri

Circular Seas proiektua 2019ko apirilean jarri zan martxan. Helburua, hondakin plastikoak itsas industriarentzako produktu jasangarri bihurtzea izan da. Hiru urte eta erdiko epean, itsas sektorerako produktu iraunkorragoak garatu dabez, industriak berak sortzen dauan hondakin plastikoetatik abiatuta eta 3D inprimaketako teknologiaren bitartez.

Blanca Lekube Leartikerreko ikerlariak eta Circular Seas proiektuko arduradunak azaldu deuskunez, 5 produktu jasangarri barri definidu dabez: arrainentzako prezioen euskarriak, errodamendu euskarriak, surf tauletarako gilak, nylon-ezko orgatiletarako gurpilak eta itsasontzien kaskoetarako moldeak. Daborduko hasi dira horreetako produktu batzuk merkaduan ezartzeko proba pilotoakaz, eta beste batzuk laster egingo dabez.

Markina-Xemeingo Leartiker zentro teknologikoak gidatu dau Circular Seas proiektua.  Bidelagun izan dauz, besteak beste, Université de la Rochelle eta Communauté d´Agglomération de la Rochelle (Frantzia), Vigoko Unibersidadea (Galizia), Cork Institute of Technology (Irlanda) eta Leiriako Institutu Politeknikoa (Portugal).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00