"EH Bilduk Sanchezi babesa musutruk emongo deutso, arraroa eta larria da" azaldu dau Atutxak

"Alderdi popularra EAJtik gero eta urrunago dago" zehaztu dau BBBko buruak

Itxaso Atutxa: “Pedro Sanchezek, astero, danon botoak beharko dauz”

Itxaso Atuxa (BBBko burua) / EAJ

Beharbada Pedro Sanchezek sekula egin dauen hitzaldi gatxenetakoa izango da gaurkoa Itxaso Atutxa buruzagi jeltzalearen esanetan.  EAJko bost diputaduek baiezkoa emongo deutse Pedro Sanchezi. Autogobernuaren arloan aurrerapenak, lan esparruko neurriak eta euskerea babesteko ekimenak dira jeltzale eta sozialistek lortutako akordioaren oinarri. “Pedro Sanchezek, astero, danon botoak beharko dauz eta hori kontrolerako beste modu bat izango da” adierazi dau Atutxak.

PP eta EH Bildu

PPri buruz agintari jeltzaleak esan dau alderdi popularra EAJtik gero eta urrunago dagoala. Erkidego batzutan popularrak VOXegaz adosten dabilzanak salatu dauz Atutxak eta Euskadiko PP barriak bide hori jarraitzeko aukerea egon leikela aitatu dau.

EH Bilduk be Sanchezen aldeko botoa emongo dau Madrilen baina kasu honetan koalizinoak lortutakoen ganean ez dago barririk. Musutruk emondako babes baten aurrean gagozala uste dau Itsaso Atutxak. “Oso arraroa da eta larria da” gaineratu dau  BBBko buruak.

Hauteskundeak

EAJk eta PSOEk berbatutakoa betetan dala bermatzeko sei hilabeterik behin Lehendakaria eta Espainiako presidentea batzartu beharko dira. EAJk mahaiaren ganean jarritako berme horri jarraipena emoteko Legebiltzarrerako hauteskundeak bagilean (ekainean) mantentzeko aukeraz galdetuta Itxaso Atutxak dino erabagia ez dala erraza izango. “Nik uste Espainiako gobernuaren akordua betetearena eta etxean maila nazionalean daukaguzan ardurak banatu behar doguzala. Jaurlaritzari lana geratzen jako eta hor hilabateak dagoz” azpimarratu dau Atutxak.

Gernikako alkatetzaren egoeraz, Usansolorako lortutakoaz, Bilboko AHTrako sarbideaz… luze eta zabal berba egin dogu Itxaso Atutxagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular