GAITU proiektua adimen artifizialak euskeraz egiteko helburuagaz jaio da. Itziar Gonzalez, Euskal Herriko Unibersidadeko irakaslea eta hizkuntzalaritza konputazionalean adituak azaldu deuskunez, aho-hizkuntzan “gabeziak” dagoz. Hori dala eta, ahotsen grabazinoak egiten dabilz. Hain zuzen be, Euskeraren Nazinoarteko Egunean Portugaleten izan dira.
Izan be, GAITU proiektuak algoritmoekaz egiten dau lan. Hori dala eta, datu-base handia sortzea ezinbestekoa da etorkizunean esparru digitaleko gailuek euskeraz berba egin ahal izateko. Horretarako, ahalik eta ahots anitz gehien batu behar dabez: gizonezkoenak, emakumezkoenak, umeenak…
Esparru honetako proiektuak epe luzekoak dira. Gonzalezek azaldu bezala, bukaezinak diran egitasmoak dira. Esaterako, Zuzen izeneko zuzentzailea 1990. hamarkadan martxan ipini arren, gaur egun oindino eguneratzen dabilz.
Euskaliak
Euskalkiek be paper garrantzitsua euki ahal dabe etorkizunean adimen artifizialak erabiliko dauan euskeran. Beraz, euskalki desbardinetan egindako grabazinoak be biltzen dabez GAITU proiektuan. Halanda be, ordenagailuari abisua emoten deutse, esaterako, bizkaiera batueratik bereizteko.