
Andrak Erramutan proiektua ezagutu dogu asteon Emakumeak Jokoan irratsaioan. Hain zuzen be, Ondarroako talde feministako Itziar Nabarrogaz egin dogu berba orain dala urte bi martxan ipinitako proiektuaren ganean. Orion egoan beste ekimen bat eredu moduan hartuta, arrauna eta feminismoa lotu dabez Andrak Erramutaneko emakumeek.
Nabarrok autortu deuskunez, gatxa da adin batetik aurrera taldeko kirolak egiteko aukerea izatea. Andrak Erramutan talde feministak aukerea emoten dau: “Adineko emakumeei kirola egiteko aukerea emoten deutsegu“. Mailari jagokonez, aurretik bogau izana ez da ezinbestekoa. Esaterako, proiektuaren hasieran soilik emakume bik eukien esperientzia.
Ondarroa-Bilbo-Ondarroa
2024ko udan, Ondarroa-Donostia-Ondarroa zeharkaldia burutu eban Andrak Erramutaneko traineruak. Esperientziak euki eban arrakasta ikusita, erronka barri bati ekingo deutsie aurton. Garagarrilaren 4tik 6ra Ondarroa-Bilbo-Ondarroa ibilbidea osotuko dabe. Garagarrilaren 4an Bilbora heltzeko intentzinoa daukie, hurrengo egun bietan zehar etxera itzuli aurretik. Ganera, Bermeon etenaldi bat be egingo dabe.