Iurretako Herri Lasterketeak 40. aldia izango dau aurten. Guztira 300 atleta erakarriko ditu

Alejandra Gonzalez Bidezabaleko presidenteagaz egin dogu berba Iurretako Herri Lasterketea datorrela ta

Iurretan, 300 atleta inguru batuko ditu herri lasterketeak domekan

Iurretako Herri Lasterketea domekan korriduko dabe. Aurtengoa, 40. aldia zango da. Bidezabal Atletismo Taldeak eratuta, nazinoarteko mailea izango dau. Guztira, 300 atleta inguruk parte hartuko dabe. Izena emoteko epea zabalik dagoela esan deusku Alejandra Gonzalez Bidezabaleko presidenteak.

Domekako lasterketak 10:30ean hasiko dira. Maila guztietako korrikalariek parte hartu ahal izango dabe. Ibilbideak 5 km daukaz. Nahi dauenak 5 kilometroak eginda amaitu ahal dau. Nahi dauenak 1o kilometroak egin leikez. Covid aldian etena egin eta gero, indarra hartu eban lasterketea igaz.

Lasterketa nagusia 12etan hasiko da. Judith Otazua etxeko atletea aitatu geinke emakumeetan. Gainerakoen artean, Irene Pelayo, Nuria Lugueros eta Beatriz Alvarez izango dira faboritoak. Gizonetan, Satiago Catrofe uruguayarra, Sergio Jimenez eta Ibrahim Chakir aitatu leitekez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular