Ongizate sailburuordeak denpora gitxi daroa karguan, baina oso ondo dagoala esan deusku

Eusko Jaurlaritzak Gizarte Larrialdietarako Laguntzak arautzeko dekretu barria onartu dau

Ivan Larraza: “Pertsonak dagoz geure politika guztien erdigunean”

Ivan Larraza, Ongizate sailburuordea / Irekia

Ivan Larraza Eusko Jaurlaritzako Ongizate sailburuordeagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Goizeko Izarretan irratsaioan gaur. Larrazak denpora gitxi daroa karguan, abendutik, baina oso ondo dagoala esan deusku. Ganera, kontu asko ditu “esku artean”, sailak “oso ezbardinak diran kontuak” jorratzen ditualako. Kontuak kontu, jarraitu beharreko ildoak argitu deuskuz: “Pertsonak dagoz geure politika guztien erdigunean”.

Larrazak esan deusku ongizatea “modu integralean” ulertzen dauala eta komunidadearen papera nabarmendu dau: “Ongizatea bermatzeko alkarlana beharrezkoa da”. Horren harira, Eusko Jaurlaritzak Gizarte Larrialdietarako Laguntzak arautzeko dekretu barria onartu barri dau. Dekretuak helburu bi ditu. Batetik, udalei diru-transferentzia ahalik eta azkarren egitea. Bestetik, Eusko Jaurlaritzako sailetan dagozan arau ezbardinak lerrokatzea.

Bakardadearen ganean be egin dogu berba sailburuordeagaz. Bakardadeari aurre egiteko asmoz, proiektu ezbardinak dagoz edo jarri dabez martxan. Euretariko bat BetiOn da. BetiOn telelaguntza zerbitzu bat da, arreta iraunkorreko zerbitzua ahalbidetzen dauana, eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan.

Ganera, Altxor proiektu barritzailea be ipini dabe martxan orain dala gitxi. Egitasmoak 60 urtetik gorako pertsonei orientazinoa eskaintzen deutse Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Programak jubilau barri diran pertsonetan jarten dau fokua, boluntariotzaren bitartez laguntzeko asmoz. Izan be, Euskal Autonomia Erkidegoan, gaur egun, 65 urtetik gorako 528.954 lagun dagoz eta biztanleriaren %24 dira; 2010ean, %19 ziran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00