Leioako Umore Azokan eskeini eben kaleko bertsinoa

Pabellon 6 aretoan izango da estreinaldia bagilaren 4an

Ixo Teatrok areto barruan eskeiniko dau ‘Harea’

Ixo Teatro konpainiaren 'Harea' antzezlana / Pabellon 6

Ixo Teatro konpainiak Harea antzezlana eskeiniko dau lehenengoz areto barruan Bilboko Pabellon 6 aretoan. Leioako Umore Azokan estreinau eben aurreko hilean eta etzi izango da areto barruko estreinaldia. Luix Mitxelena eta Arnatz Puertas dira Ixo Teatroa konpainiaren sortzaileak eta biak dira Harea antzezlaneko protagonistak be. Mitxelenak esan deuskunez, gogotsu dagoz, areto barruko estreinaldiari begira.

Tragikomedia

Komedia bat izan behar zan hasieran Harea, baina tragikomedia bat da azkenean. Hegazkin-istripua daukien gazte bi dira protagonista. Uharte bakarti baten amaituko dabe nora jo ez daukiela. Euren artekoa hankaz gora jarriko da lehenengo frutea erortzen danean. Mitxelenak dino anbizioaz aritzea izan zala euren asmoa. Ixo Teatro konpainiak berbarik gabeko antzezlanak sortzen dauz. Honakoa, sorkuntza kolektiboa izan dala esan deusku Mitxelenak. Estitxu Zalduaren kanpoko begiradea izan dabe zuzendaritzan. Javier Tirado arduratu da bestalde eszenografiaz, eta Betitxe Saitua jantzietaz. Adrian Garcia de los Ojosek antzelan honetarako musikea sortu dau, anaitasuna irudikatuz baina tragedia bilakatzen dan doinua bihurtuz. Kaletik antzokira igarotzerakoan, antzezlan luzeagoa izango da. Bagilaren 4an eskeiniko dabe Harea Pabellon 6 aretoan eta beste hiru emonaldi gehiago izango dira barikuan, zapatuan eta domekan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00