Izarkom telekomunikazino kooperatibea orain sei urte jaio zan, euskal jatorriko telekomunikazino zerbitzuak eskaintzeko. Euskeraz egiten dabe lan eta jasangarriak izatea da euren helburua. Euskal Herrian azpiegitura telematiko zein telekomunikazino zerbitzuen gaineko burujabetza bidea egin gura dabe. Telefonia eta internet demokratizau nahi ditue, guztien eskura egoteko, eta horretarako salneurriak be zaintzen ditue. Izarkom irabazi asmo bako kooperatibea da, eta irabazirik egon ezkero dirua herrigintza proiektuetan erabilten dabe. Zerbitzua eskaintzeko hirugarrenen sareak erabilten ditue, eta ahalegintzen dira tokian tokiko eragileen lankidetzan instalazino propioak sortzen be.
Izarkomek bazkideak daukaz, alkarte, enpresa zein norbanakoak, eta kooperatibearen nundik norakoetan parte hartzen dabe. Bizkaian zabaltzeko pausoa emon gura dabe, eta horretarako espazioa zabaldu dabe Bilboko Goienkale 14an.