Kanpo merkataritzea motelago ibilteko hainbat arrazoia dagozala uste dau Joseba Barandiaranek

"Familiek alde daben aldagai nagusia enplegua da" adierazo dau ekonomialariak

J. Barandiaran: “Interes tasen igoerea zorpetuen lepoko soka estutzen dabil”

Joseba Barandiaran ekonomialaria / Bizkaia Irratia

Ez dago argi Europako Banku Zentralak irailaren 14ko bileran zer erabagigo dauen. Izan lei interes tipoak barriro igotea. Inflazino maila kontrolatu gurean dabil Europako Banku Zentrala, baina oraindik ez dau lortu helburu hori.
Joseba Barandiaran ekonomialariagaz gai horretaz luze eta zabal egin dogu berba Goizeko Izarretan.

Inflazinoa eta bizitza zelan garestitu dan ikusita, familiek aurrezkietara jo behar izan dabe. Prezioek gora egiten jarraitzen dabe, eta interes tipoek be gora egin dabe azken urtean. Horrek familien egunerokoan eragin zuzena izan dau. Familiek alde daukena, enplegua dala esan deusku Joseba Barandiaran ekonomilariak. Milioi bat kotizatzaile inguru dagoz momentu honetan.

Bestalde apurka apurka banketxeetan aurrezkiak ordaintzen ari dirala be adierazi deusku Barandiaranek hori bai aurrezten dabenak gitxi dirala azpimarratu dau Joseba Barandiaranek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00