Juan Mari Uriarte Fruizen jaio zan 1933.urteko bagilaren 7an. Bertan igaro eban umezaroa. Bilboko Seminarioan ikasi ostean, 1957ko garagarrilean abadetu zan. Teologia eta Psikologia ikasketak egin ebazan: Teologian lizentziatu zan Comillasko Eliz Unibersidadean (1963) eta Psikologian, Lovainako Unibersidadean (1974).
1976.urtean Marazanako gotzain nagusi eta Bilboko gotzain laguntzaile izentau eben. 15 urtez izan zan Bilboko gotzain laguntzaile, Añoveros eta Larrea gotzainen laguntzaile. 1991n Zamorako gotzain izateko deia jaso eban. Eta 2000.urtean Donostiara joan zan, Jose Maria Setien gotzainak itxitako lekua betetzera. 2009.urtean Jose Ignacio Munillak ordezkatu eban Donostiako gotzain karguan.
Bakegintzan berebiziko garrantzia izan eban. Urte guzti horreetako gorabeherak kontau deuskuz alkarrizketan.
Juan Mari Uriarte gotzain emerituak 90 urte beteko ditu bagilaren 7an, eta omenaldia egingo deutse egun bi geroago: mezea Begoñako basilikan 12.00etan eta bazkaria Derioko Seminario jatetxean, 14.00etan.