Gatiburen ibilbideko azken urtean bizi izandakoak azaltzen dira lan honetan

'Agur esan barik' dokumentala Primeran plataforman ikusi ahal izango da irailetik aurrera

Jabi Elortegi: ‘Gatiburen atzean zer dagoen erakutsi gura izan dot’

'Agur esan barik' dokumentala / Bizkaia Irratia

Gatiburen ganeko Agur esan barik dokumentala aurkeztu da. Aurreko astean izan zan aurkezpena eta aurrestreinaldia Bilbon. Jabi Elortegi zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilari bermeotarra da dokumentalaren zuzendaria. Esan deuskunez, aurreko asteko emonaldia hunkigarria izan zan taldekideentzat, eurak be lehenengoz ikusi ebelako orduan. Alex Sardui taldekide eta lagunak egin eutson dokumentala sortzeko eskaria Elortegiri, taldeak ibilbidea amaitzen ebala jakinarazo ebanean. Agur esan barik dokumentalean, taldearen azken urtea, egindako bidaiak eta iraganeko kontuak agertzen dira.
Gernika-Lumoko Zeppelin tabernan eskeinitako kontzertua, hamar mila zale baino gehiagoren aurrean herrian bertan eskeinitakoa, Boiseko Euskal Jaiko kontzertu biak eta zelan ez, BECen eskeinitako azkenengoak agertzen dira dokumentalean. Elortegik barrutik ezagutu dau Gatibu taldea. Momentu on eta txarrak ikusi dauz. Berak dino, Gatiburen atzean zer dagoen erakutsi gura izan dauala.

Irailetik aurrera ikusgai

Gatibuko kideez gain, Fito Cabrales, Leire Martinez edo Itziar Ituño be agertzen dira 80 minutuko dokumentalean. Taldeagaz batera agertu izan dira guztiak kontzertuetan edo disko desbardinetan. Elortegi bera, Gatibuzalea be bada. Esan deuskunez, euren ondoan egonda, ulertu egiten dau ibilbideari amaierea emotea erabagi izana. Agur esan barik dokumentala irailetik aurrera ikusi ahal izango da Primeran plataforman.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00