Janus Lesterrek, Jokin Pinatxok gidatutako proiektu musikalak, disko barria eta bere ibilbidean mugarri izango dan biraren lehen datak iragarri dauz. Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldi berezi baten, artista beratarra pozik agertu da, hilabete luzez sekretupean gordetako lana, azkenean publikoari aurkezteko aukerea izan daualako. Lehen zuzeneko emonaldia abenduaren 19an eskeiniko dau Bilboko Euskalduna Jauregian birari hasierea emonaz, eta hurrengoa, abenduaren 26an, Donostiako Kursal Auditorioan eskainiko dau.
Momentuz diskoa osorik entzuteko aukerarik ez dagoan arren, Euskalduna Jauregira hurreratutakoek, Udazken egun hura abestia zuzenean entzuteko aukerea izan dabe. Janus Lesterrek azaldu dau disko barriak aurreko lanarekiko bilakaera naturala dakarrela, eta entzuleek sentidutea nahi dabela. Musika sortzeko prozesuari jagokonez, inspirazinoa bilatu be egin behar dala aitortu dau, nahiz eta askotan instrumentuaren aurrean lanean ari dala etortzen jakon.
