Bilbon egingo da urtarrilaren 22tik 25era

Martxa onean doa izena emotea

Jarduera eta sari gehiago nazinoarteko Developpe Dantza II. lehiaketan

Developpe Dantza lehiaketaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Martxa onean doa izena emotea Developpe Dantza II. Lehiaketan. Bigarrenez egingo da Developpe Dantza Lehiaketea urtarrilean. Urritik dago izena emoteko epea zabalik eta oso ondo doala esan behar. Urtarrilaren 22tik 25era bitartean egingo da lehiaketea. Egun bat gehiago aurten. Developpe alkartea da lehiaketaren antolatzailea.  Jone Goirizelaiak, Olaeta Ballets alkarteko zuzendaria edo Igor Yebra bilbotar dantzari ospetsua dagoz alkarte honetan. Goirizelaiak gogoratu deusku, dantzari gazteei laguntzea dala helburua. 10 eta 19 urte arteko dantzariek, nazinoartean entzute handia daben ikastetxeetan bekak eta egonaldiak lortu leikiez lehiaketa honetan. Aipatu behar da ganera, igaz, saririk jaso ez ebenak be egin ahal izan ebezala egonaldiak.

Aparteko jarduerak

Igaz ia 300 ikaslek hartu eben parte Developpe Dantza Lehiaketan. Aurten, kopurua mantendu edo handitzea nahi dabe antolatzaileek. Horretarako, jardunaldi eta sari gehiago eskeiniko dabez. Lifar Saria sortu dabe esate baterako, Serge Lifar dantzari eta koreografoa omenduz. Sari hau irabazten dabenek Pariseko ikastetxe batera joateko aukerea izango dabe. Bestalde, aurten, euskal dantzak indartzea be gurako leukie antolatzaileek. Urtarrilaren 15era bitarteko epea dago izena emoteko. Aurten bestalde, aurretik, abenduaren 9an Aukeran dantza konpainiaren emonaldia antolatu dabe Bilbon. Aiurri pieza aurkeztuko dau Aukeranek BBK Aretoan iluntzeko zazpiretan. Abenduaren 15etik 19ra bitartean bestalde, BBK Kunan, Sergi Lifarren ganeko erakusketea egongo da ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00