Alojamenduaz gain, taberna eta jatetxe zerbitzuak be badaukaz Urkiola Hotelak

Urkiolako bihotzean, hotel barri batek ateak zabaldu dauz: Urkiola Hotela

Jasone Gezuraga: “Gure helburua da Urkiolako altxorra Euskal Herriko jenteari erakustea”

Urkiolako Parke Naturalean kokatutako Urkiola Hotela martxan jarri dau Jasone Gezuragak, esperientzia gastronomiko eta turistiko aparta eskaintzeko helburuagaz. Bizkaiko Gotzaitegiarena dan etxea errentan hartu, eta goitik behera eraldatu dabe. Taberna, jatetxe eta ostatu zerbitzua eskaintzen dabe. Hotelak garagarrilaren 29an ateak zabaldu dauazan arren, taberna eta jatetxea ekainetik dagoz zabalik.

Urkiola Hotelak, danetara, 7 logela zabal eta 5 apartamendu eskaintzen dauz, guztiz hornituta eta ikuspegi parebakoakaz: Gorbeialde, Abadiño, Anboto edota Urkiolako Santutegiko eraikin ikusgarria. Jasone Gezuragak Bizkaia Irratiari azaldu deutsonez, proiektu honek badauka aurrekari bat: orain urte batzuk Garain ireki eben landetxea, eta orain, urte batzuk geroago, Urkiolan bigarren jauzi garrantzitsu hau egin dabe: “Maite dogun lurralde honetan sinisten dogu, eta gure helburua da Urkiolako altxor hau Euskal Herriko jente askori ezagutarazotea”, adierazo dau. Urkiolako kokapena be nabarmendu deusku, naturagaz eta espirialtasunagaz lotutako indar berezi batek ingurua kutsatzen dauala azalduz. “Gura dogu jenteak ondo pasetea, jenteak disfrutatzea eta jenteak etxe sentitzea leku hau”, azpimarratu dau Urkiola Hoteleko arduraduna dan Jasone Gezuragak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00