
Urtero lez, Jatorki Abesbatzak Agiña Memoriala antolatu dau zapatu honetarako, urriaren 18rako, Andoni Arregiren oroimenez. Aurtengoa XXVIII. edizinoa izango da eta kontzertua Bilboko Atxuriko Gizakunde Eleizan eroango dabe aurrera arratsaldeko 19:30ean. Horren harira, Jabi Zorroza Jatorki Abesbatzako kideagaz egin dogu berba gaurkoan.
Jatorki Abesbatza ez da bakarrik egongo aurtengo edizinoan. Abesbatza bilbotarragaz batera, Hamaika Flauta Taldea eta Mario Lerena pianista izango dira protagonista. Agiña Memoriala ‘Herri, Errai, Erro’ zikloaren hitzordurik garrantzitsuena da eta erantzun ona jaso dau publikoari jagokonez azken urteetan. Aurtengo edizinoan giro polita espero dabe barriro. Ganera, sarrera doakoa izango da.