Emakumeak Jokoan 1x02: "Jentea harrituta geratzen da errugbira jokatzen dozula esaten dozunean"

Urgozo errugbi taldeko hiru jokalariak oso gustora dabilz Zornotzako taldean

“Jentea harrituta geratzen da errugbira jokatzen dozula esaten dozunean”

Alea eta Amaia Urgozo Errugbi taldeko jokalariak / Bizkaia Irratia

Emakumeak Jokoan bigarren atalean Urgozo errugbi taldeko hiru jokalari gonbidatu doguz: Alea, Amaia eta Maialen. 18 urte, 31 eta 24 ditue hurrenez hurren, eta taldea familia bat dala azaldu deuskue. Adin tartea zabala daukie baina guztiak bat dirala argi itxi dabe. Kirol gogorra izan arren, hirurak nabarmendu dabe “merezi dauala” eta poz-pozik entrenetan dabela astero. Zapatu honetan, urriak 12, Ligea hasiko dabe eta jentea espero dabe eurek animetan.

Zornotzako emakume talde honek gizonen taldea be badauka, eta euren artean harreman ona dagoala gaineratu dabe, desbardintasun barik alkarbizitza egiten dabela eta giro bikaina dagoala azpimarratu gura izan dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00