Jokin Egiak gerra bitan borrokatu eban eta hirutan armadan sargentu modura

George L. Steer kazetari historikoak "Egia almirantea" izena ipini eutson

Jesús Etxezarraga: “Egia almirantea Euzkadiko Itsas Armadearen sortzailea eta burua izan zan”

Jesús Etxezarreta liburuaren egilea / Bizkaia Irratia

1936an Euzkadiko Itsas Armadaren sortzailea eta burua izan zan eta George L. Steer kazetari historikoak ‘Egia almirantea’ izena emon eutson. Jokin Egiak  gerra bitan borrokatu eban, hiru armadatan sargentu modura eta britainiar armadak ondekoratu eban.
Euskal Historiaren ekarpen garrantzitsua dogu, lan biografiko honek euskaldun konprometitu eta ausart baten bizitza deskubritzen deusku, Euskadin eta Europan egindako lan politiko, humanitario eta sozialagaitik.
Euskadiren Historiak berebiziko garrantzia hartu dau eta nazioartean zabaldu da ‘Almirante Egia’ (Euskal Erria argitaletxea, 2023) izeneko ekarpen biografikoarekin. Hain zuzen be, Jokin Egia bilbotarrari buruzko liburua dogu, eta 1936ko Gerran eta Bigarren Mundu Gerran euskal herritar garrantzitsuenetako bat izan zan. Bere alabeak Miren Egiak eta Jesus Etxezarraga idazleak idatzia, 1936an Aguirre lehendakariaren aginduz Euzkadiko Itsas Armadaren sortzailearen eta buruaren bizitza xehetasun  osoz kontatzen da.

Gurseko kontzentrazino-esparrutik igaro zan, Bigarren Mundu Gerran sarjentu modura borrokatu eta Britainia Handiko ‘Atlantic Star’ domina jaso eban.
Xabier Irujo editorearen hitzetan, liburu hau Jokin Egiaren lehen biografia da, eta, beraz, balio ikaragarria dau, garai haretako Eusko Jaurlaritzako Itsas Armada Laguntzailearen buruzagiaizan zan eta.
Liburu honetan protagonistaren ibilbide politiko, humanitario eta sozial guztia kontatzen familiaren artxiboetatik abiatuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00