Jesus Mari Arizmendi (alkatea): "Lemoizko eskolaren sorrerea oso garrantzitsua izan da herriaren kohesinorako"

Herriko alkateak Lemoizko gorabeherak plazaratu deuskuz

Jesus Mari Arizmendi: “Eskolearen sorrerea oso garrantzitsua izan da Lemoizen kohesinorako”

Bizkaiko kostaldera etorri gara gaur. Uribe Kostan egon gara, Lemoizen. 1.300 biztanle inguru bizi dira udalerri honetan. Hiru auzo nagusik osotuten dabe Lemoiz: Urizar, Andraka eta Armintza. Bakotxa bere ezaugarriakaz. Urizar, udalerriaren erdigunea da. Udalerriaren goiko aldean dago Andraka, baserri eta txaleten auzoa; eta Armintza, kostaldean, udalerriko auzo arrantzalea.

Jesus Mari Arizmendi alkatea zinegotzi lanetan ibili zan alkate izan aurretik, eta herriagaz lotutako hainbat ekintzatan parte hartu dau urteetan zehar, udalerriko eskolea zabaltzeko lanetan esaterako. 2003an zabaldu zan, Urizar auzoan. Hasieran 13 ikasle eukazan eta orain 100 baino gehiago ditu. Alkateak azpimarratu dau oso garrantzitsua izan dala herriaren kohesinorako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular