
Ibarrangelu eta Mundaka dira UEMAn sartu diran Bizkaiko azken herriak. Udalerri euskaldunen mankomunidadean, honenbestez, 118 herri dagoz eta 353.000 biztanleko lur eremu euskalduna osotuten dabe. Jesus Mari Ziluaga Ibarrangeluko alkatea pozik azaldu da, pausua emotea lortu dabelako, aspaldiko asmoa bait zan. Gogoratu dauanez, arnasgunea kontsideretan da Ibarrangelu, herritarren %80 euskalduna dalako. Pausua, herritarrek eskatuta emon dabela esan deusku Ziluagak. Hizkuntz eskubideen alorrean aspaldion atzerakadak izan dirala ikusita, UEMAn sartzea oso garrantzitsua dala deritxo Ibarrangeluko alkateak. Apurka-apurka joango dira eurak be administrazino diran aldetik euskerearen presentzia areagotzen. Ibarrangeluko egunerokoan, astegoienetan eta udan, kanpoan bizi diran lagun asko egoten da. Horreei begira, ostalaritzan batez be, erronka handia daukiela aitortu dau Ibarrangeluko alkateak.