Euskadiko Elikagaien Klusterraren barruan 150 enpresa dagoz

"Arrain gehiago kontsumiduteko kanpainak behar dira" esan dau Basque Food Clusterreko zuzendariak

Jon Ander Egaña: “Gabonetako jakien prezioen igoereak ez dauka inflazinoagaz zerikusirik”

Zornotzako denda baten elikagaiak salgai / Bizkaia Irratia

Euskadin gero eta arrain gitxiago kontsumitzen dala ikusita, kontsumoa sustatzeko kanpaina bat eskatu deutse erakundeei Euskadiko Elikagaien Klusterretik. 2010ean kontsumitzen ziran elikagai guztietatik arrainaren kontsumoa %5ekoa zan Euskadin, eta hortik beheruntz joan da azken urteetan. Etxeetan lan pedagogikoa egin beharko litzatekela uste dau Jon Ander Egañak Euskadiko Elikagaien Klusterreko zuzendariak.

Gabonetako prezioak eta marka zuriak

Produktuen prezioek be eragina izaten dabe egunerokoan. Gabon aurreko asteetan hainbat dira garestitzen diran produktuak. Bildotsa %16, pernila %11, lupina %12 eta bisigua %10 garestitu dira. Produktu honeen eskariak gora egiten dau eta horrek eragiten dau prezioen igoeran. Marka zurien kontsumoak gora egin dau azken urteetan. “Marka zurien eta arrunten arteko aldea %46 ingurukoa izan daiteke, eta produktu batzutan %70ekoa izatera heldu daiteke. Inflazinoak gora egitearen ondorioz izan leiteke” esan deusku Euskadiko Elikagaien Klusterreko zuzendariak, Jon Ander Egañak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00