EHUko Ekonomia eta Enpresa fakultadea Sarriko, Elkano, Gasteiz eta Donostiako kanpusetan bananduta dago. Guztira bost mila ikasle inguru dagoz ekonomia eta enpresa ikasketak egiten, eta fakultadearen burua, Jon Barrutia dekanoa, Goizeko Izarretan irratsaoan euki dogu gaur. Irakasle eta langileen kopurua 400 lagunekoa dala esan deusku.
Eskaintza akademikoan aldaketak
Ekonomia eta Enpresa fakultadeko aurtengo nobedadeetariko bat Ogasun eta Admisnitrazino Publikoa graduondokoa izango da. Lehenago gradua zana orain graduondoko bihurtu dabela esan deusku Barrutiak. Dekanoak gaineratu dau hezkuntza metodologian eta ikasleengan motibazinoa eragiteko eran aldaketak be txertatutako dabezala. Ekonomia eta Enpresa fakultadeko graduetan %100ean euskeraz ikasteko aukerea dagoala gaineratu dau Jon Barrutiak. “Graduondokoetan hondino horretan lan egin behar da” zehaztu dau.
Errektore barria
Jon Barrutiaren berbetan, atzo EHUko errektore barri izentau eben Joxerramon Bengoetxeak erronka ugari eukiko dauz. “Gizarte honetara datozan arau barriei erantzun bat emon beharko jake eta demografiak dakarren aldaketeari be bai. Irakasle asko jubilauko dira laster, epe bat barru ikasleen kopurua jaitsiko da jaiotza tasaren beherakadearen ondorioa unibersidadera be helduko dalako” azaldu dau.