24 orduz uger egiten euskeraren alde Getxon

'Igeribizi' egitasmoak euskeraz eta jarduerez beteko dau Fadurako igerilekua, abenduaren 2an eta 3an

24 orduz uger egiten euskeraren alde Getxon

Euskeraren Nazinoarteko Eguna aitzakitzat hartuta, abenduaren 2an eta 3an egingo da IgeriBizi ekitaldia: 24 orduz uger egingo dabe euskarearen alde. Zapatu eguerdian hasi eta domeka eguerdian amaituta, txandaka eta parte-hartzaile bakotxak nahi dauen distantzia nahi dauen erritmoan egitea da asmoa. 24 orduz beteko da Fadura euskaltzalez. Ganera, edade guztietako lagunek gozatzeko moduko jarduereak egongo dira igerilekuan eta inguruko aretoetan. Ander Egiluz izan dogu Aupa Bizkaia saioan honi buruz berbetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular