Jon Enbeita bertsolariagaz egin dogu berba Garriko egunaren gainean, helburua bertsolaritzan dabilzanak batzea da

Garriko egunean 50-60 bertsolari gazte batuko dira eta, gaia emonda, ordubetean idatzi beharko ditue bertsoak

Jon Enbeita: “Garriko egunaren helburua bertsolaritzan dabilzanak alkartzea da”

Jon Enbeita bertsolaria / Bizkaia Irratia

Muxikako Herriz Herri saioan, bertsolaritzea izan dogu gaietariko bat. Garriko Bertso Eskolea zaharrenetarikoa da. Gerra ostean sortu eben Balendin Enbeitaren inguruan. Pedro Ajuriaren ‘Fuenterrabia’ tabernan batzen hasi ziran, Bizkaiko Txapelketea prestatzeko. Sasoi haretako salaketak saihesteko, jente aurrean batzea erabagi eben. Halan kontau deusku Jon Enbeita bertsolariak, Balendinen semeak.

Garrikok, gaur egun, Garriko Bertsolari Eguna antolatzen dau urtean behin. Aurtengoa, apirilaren 30ean izango da, domekan. Bertsolari gazteak batzen dira, 50-60 inguru. Izan be, helburua bertsolaritzan dabilzanak alkartzean dala nabarmendu dau Enbeitak. Ordubeteko lana egin behar izaten dabe, gaia emonda. Enbeitaren esanetan, bat-bateko bertsolaritzea da, baina idatziz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular