Euskal mitologian eta udako solstizioaren inguruko errituetan oinarritutako ipuinak Lore eta Ekiaren abentura kontetan dau. Protagonistek auzoa salbetako Udaburuaren sekretua aurkitu beharko dabe, Mariren lurraldera egindako bidaia batean.
Jon Etxebarria liburuaren idazleak azaldu dau, liburuaren helburua udako solstizioaren benetako esanahia berreskuratzea eta euskal mitologia erritu eta tradizinoekin lotzea dala. Horretarako, sorginak, galtzagorriak, laminak eta beste personaia mitologiko batzuk agertzen dira kontakizunean, beti be natureagaz eta komunidadeagaz daukien loturea azpimarratuz.
Etxebarriaren esanetan, umeei zuzendutako lana izan arren, familia osoak batera irakurteko moduko liburua da. Irakurketearen bidez, gure sustraiak, ohiturak eta auzolana balioan jartea da asmoa, tradizinoak gaur egungo gizartera ekarri eta bizirik manteniduteko.
