
Pentsinodunen Euskal Herriko mogimenduak gitxieneko pentsino eta lanbide arteko soldata duin eta justoak aldarrikatuko ditu apirilaren 5eko manifestazinoetan. Hego Euskal Herriko lau uriburuetan egingo ditue egun berean, eta Jon Fano bozeroaleak esan deuskunez, oso erantzun ona itxaroten dabe. Burrukan daroezan urte guzti honeetan pentsinoetan aurrerakadak emon dirala azaldu deusku, besteak beste, KPIari lotutako igoerak urtero egotea. Dana dala, egiteko asko ei dago hondino, eta pentsino duinetarako pausoak emon behar ei dira.
Herri Ekimen Legegilea
Azken hileetan Herri Ekimen Legegilea aurkezteko sinadurak batzen be badabilz, eta asko batu ditue. Dagoeneko 100.000 baino gehiago daukiez beteta, holako ekimen bat aurkezteko behar diranak baino gehiago, baina asmoa ahalik eta gehien aurkeztea da. Beraz, batzen jarraituko dabe. Jentea oso ondo erantzuten ei dabil. Fanok uste dau badagoela gogoa aldarrikapen honeekin bat egiteko.
Maiatzaren 5ean aurkeztuko ditue sinadurak legebiltzarrean eta egun berean manifestazinoa egingo dabe.
Pentsinoen aurkako mogimendua sareetan
Sareetan pentsinoen eta pentsinodunen aurka zabaltzen dabilen mogimendua dala-eta, zera esan deusku, ez dala kontu barria. Eskumearen estrategia dala, gai honetan eragiteko. Baina ez dau uste atzera egiteko aukerarik dagoenik. Gainera, euron helburua ez ei da bakarrik petsinodunen egoerea hobetzea, baita beharginena be, eta horregaitik bat egiten dabe lanbidearteko soldata duin propioaren aldarrikapenagaz bat.
Antolatu dituen manifestazinoetarako arrazoi nahikoa dagoela uste dabe pentsinodunen mogimenduan, eta lanbidearteko soldata propioa negozieteari patronolak uko egin izanak, arrazoi horreek indartzen dituala.