‘Kontuz, Ikaro!’ alkarrizketa laburren bidez garatutako antzezlana da

Lan honetan pertsona baten hazkunde prozesua eta haurtzarotik heldutasunerako bidea jorratu dauz idazle bizkaitarrak

Jon Gerediagak Ikaro greziar mitoa barrinterpretatu dau ‘Kontuz, Ikaro!’ liburuan

'Kontuz, Ikaro!' / Bizkaia Irratia

Jon Gerediaga idazle, poeta eta Filosofia irakasleak ‘Kontuz, Ikaro!’ antzezlanagaz irabazi dau Kutxa Fundazioa Literatura saria. Greziar mitoan oinarritutako lan honetan, pertsona baten hazkunde prozesua eta haurtzarotik heldutasunerako bidea jorratu dauz. Gerediagak azaldu dauenez, saria jasotzea pozgarria izan da, eta bere lanari bultzada handia emoten deutso.

Askatasunaren bilaketa, norberaren gaitasunak ezagutzea eta norberaren mugak onartzea dira liburuaren gai nagusietako batzuk. Ikaroren eta Dedaloren arteko harremanetik abiatuta, egileak bizitzan jazotzen diran aldaketak eta krisiak aztertzen dauz. Gerediagaren esanetan, askatasunez bizitzeak arriskuak ekarri leikez, baina horrek ez dau esan gura bide horrek merezi ez dauenik. Gerediagak mito klasikoen gaurkotasuna be azpimarratu dau, gizakiaren bizitzako kezka unibertsalak jasoten dabezalako.

‘Kontuz, Ikaro!’ alkarrizketa laburren bidez garatutako antzezlana da, eta personaiaren formazino prozesua modu trinkoan kontetan dau. Oraingoz, idazleak ez dau hurrengo proiektu zehatzik iragarri, baina poesiak bere sormen jardunean garrantzi handia izaten jarraitzen dauala nabarmendu dau.  

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00