'Artilusio' antzezlanaren hiru emonaldi eskainiko dabez Fira Tàrregan

Zornotzako konpainiak Fira Tàrregan hartuko dau parte irailaren 11n eta 12an

Jon Kepa Zumalde: “Markeliñeren antzerkia emozinoetatik abiatzen da”

'Artilusio' antzezlana / Markeliñe

40 urteko ibilbidea bete barri, Markeliñe antzerki taldeak aurtengo Fira Tàrregan parte hartuko dau. Irailaren 11n eta 12an Artilusio obraren hiru emonaldi eskeiniko dauz. Artilusio edade guztietako ikusleentzat sortutako antzezlana da, parte-hartzailea, erritmo bizia dauka, eta literatura eta irudimena omentzen dauz. Edadekoen zainketei inguruan be berba egiten dau. Obrea 2024ko Umore Azokan (Leioa) estreinau zan, eta Ikuskizun Onenaren saria jaso eban Zaragozako Parque de las Marionetas XIV. Nazinoarteko Jaialdian.

Markeliñeko Jon Kepa Zumalde kideak Lau Haizetara irratsaioan azaldu dauanez, Markeliñeren antzerkia “etenbako barrikuntza eta publikoarekiko lotura estua” bilatzen dauan lan baten emaitza da. Euren antzerkia emozinoetatik abiatzen dala gaineratu deusku, “hitzek baino gehiago, gorputzak eta irudiek kontatzen dabe istorioa” zehaztu dau. Ganera, Markeliñeren lanek sarritan gizartearen erronkei buruzko hausnarketea eskaintzen dabela azaldu dau Zumaldek, eta horrek ikusleakaz konektatzeko modu berezia emoten deutsiela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00