Tranbiaren itxieraren arrazoiak be kontau deuskuz egileak

Aurtengo Europako Ondare Jardunaldietan be aztertuko da lan hau

Jon Urutxurtu: “Lemoa zan Arratiko tranbiaren bihotza”

Arratiako tranbia / BIZKAIA IRRATIA

60 urte beteko dira Arratiako tranbia desagertu zanetik eta Bilboko Liburu Azokan aurkeztu zan aurreko astean “Arratiako tranbiaren historia grafikoa (1902-1964)” izeneko liburua. Jon Urutxurtuk egindako lana da eta bertan 200 argazki batu dauz. Juanjo Olaizolaren ikerketea abiapuntu hartuta, informazino barriakaz osatu dau liburua. Tranbiak be merkantziak eroaten ebeazan. Jon Urutxurtuk azpimarrazten dauanez, “sarritan pentsatzen dogu tranbia bakarrik pertsonak eroateko zala, baina Arratiko tranbiek merkantziak be eroaten ebazan“.

Ibilbidea

Tranbiak egiten eben ibilbidea, Arriaga Plazatik Lemoarainokoa zan eta han bi zatitan banatzen zan. Alde batetik, Lemoatik Durangora eta bestetik, Lemoatik Zeanurira. Bonbardaketa gertatu zanean Durangon, Durangotik Amorebietarako tartea moztu egin zan. 1950an Zornotza eta Lemoako tartea be moztu egin eben eta bakarrik geratu zan Arratira joaten zana. Albisteak, iragarkiak edo testigantzak batu dauz Jon Urutxurtuk lan honetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00