Zamalloaren alabek hartu dabe sagardaotegiaren ardurea

Uxarte sagardaotegiko Jose Antonio Zamalloak erretiroa hartu dau

Jose Antonio Zamalloa: “Sagardaoa urte guztiko edaria da, ez txotx garaikoa bakarrik”

Txotx denboraldian sartuta, sagardaotegiak jentez lepo dagoz egunotan. Kupelen bueltan girorik ez da falta. Garai berezia izaten da sagardao zaleentzat. Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardaotegiko Jose Antonio Zamalloak konbitea luzatu deusku sagardaoa urte guztian kontsumitzera. Bere esanetan, “sagardaoa urte guztiko edaria da, ez txotx garaikoa bakarrik. Orain askori ezetz esan behar deutsagu ez dagoalako lekurik, eta gero igual, uda bueltan egoten gara askoz jente gitxiagogaz”.

Uxarte sagardaotegiko ugazabak erretiroa hartu barri dau, eta alabek hartu dabe bere lekukoa. Hondino, baina, ez dauala guztiz itxi esan deusku. Bizkaiko Sagardaogileen alkarteko presidentea be bada, eta kargu hau be apurka-apurka izteko asmoa daukala esan deusku. Jose Antonio Zamalloak orain 30 urte zabaldu eban Uxarte sagardaotegia. Hasi zaneko garaia gogoratu dau Lau Haizetara irratsaioan. Bizitzan apostu handiak egin behar dirala esan deusku. Sagardaogintzan ia zerotik hasi zala aitatu dau. Bizkaiko sagardaotegi eta sagardaogileen etorkizunaz itaunduta, Zamalloak dino ez dauala txarto ikusten, baina ezta ondoegi be.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00