Ibilgailu elektrikoen salmenta %133 igo da Euskadin

Joseba Berriotxoa: "Gaur egun hondino, auto elektrikoak gasolinazko auto batek baino planifikazino gehiago behar dau bidaiatu gura badozu"

Joseba Berriotxoa: “Auto elektrikoak daukaguzanok ez gendun ulertzen ondo zergaitik hemen ez eben indar gehiago hartzen”

Moves III 2025 programako irudia / www.irekia.euskadi.eus

Atzo Ibilgailu Elektrikoaren Munduko eguna izan zan eta aste honetan jakin dogu ibilgailu elektrikoen salmenta %133 igo dala Euskadin. Ibilgailu elektrikoa erosteko laguntza, Moves Plana III izena daukana, agortzear dagoala albiste izan da be.

Erabiltzaileen eskutik ibilgailu elektrikoaren egoera zein dan eta ibilgailu elektrikoen erabiltzaileek zelango esperientzia bizi daben gaur egun jakiteko, Joseba Berriotxoa AUVEko (Ibilgailu Elektrikoen Erabiltzaileen Alkartea) kideagaz berba egin dogu Goizeko Izarretan irratsaioan.

Egia da, gaur egun hondino, auto elektrikoak gasolinazko auto batek baino planifikazino gehiago behar dauala bidaiatu gura badozu. Hori da, nik uste dot, auto elektrikoak daukan erronka nagusia“, esan desusku Joseba Berriotxoak, ibilgailu elektrikoaren erronka nagusiei buruz galdetu deutsagunean. Prezioaren aldetik hurrengoa erantzun deusku Josebak: “Beste garai baten egia da auto elektrikoak errekuntzako autoak baino bastante garestiagoak zirala, berez, eta orain alde hori, uste dot, bastante murriztu dala“.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00