Bilboko hoteletan uda oso ona itxaroten dabe. Okupazinoa handia izango dala esan deusku Joseba Goirigolzarri Bilbao Destinoko ordezkari eta ZENIT hoteleko zuzendariak. Tourraren ondorioz be hotelak ia beteta egon dira bai Bilbon eta baita inguruetan be. Bataz beste okupazinoa %80koa izan da eta Bilbon Tourra hasi baino egun bi lehenago ehuneko %95ekoa. Tourreko antolaketeagaz lotutakoak egon dira batetik, eta bestetik, turistak, Tourra ikustera etorri diran turistak. Leku pilo batetik etorri dirala azaldu deusku Goirigolzarrik eta hori ez dala ohikoa izaten.
Pandemian zehar hotel ugarik euren ateak sarratuta euki ebezan. Orain dala gitxi Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak ataratako epai baten oinarrituta ostalariak hasi dira erreklamazinoak egiten. Horretaz galdetuta Joseba Goirigolzarrik adierazo dau aukera hori aztertzen dabilzala baina hotelen kasuan hotel bakotxak erabagiko dauela kalteordainak kobretako erreklamazinoa aurkeztu ala ez. Ez dabe erreklamazino kolektiborik aurkeztuko.