Zapatuetako Farmazia tartea Juan del Arcogaz

Farmazia tartean 'Analgesic Differences in Males and Females After Third Molar Surgery' ikerketari buruz berba egin dogu

Juan del Arco: “Ibuprofeno/Paracetamol hobea da haginen erauzketetarako opioideak baino”

Zapaturo lez Aupa Bizkaia programan Juan del Arco farmazialaria euki dogu Farmazia tartean osasun kontuen ganean berba egiteko. Gaurko saioan, pasa dan astean JAMA Network-en argitaratu zan Analgesic Differences in Males and Females After Third Molar Surgery ikerketa komentau dogu. Ikerketa horretan parazetamol gehi ibuprofenoaren eraginkortasuna parazetamol gehi opioide bategaz alderatzen da.

Gomendatzen diran dosiak hartzea oso garrantzitsua dala gogoratzen dau beti Juan del Arcok, eta kasu honetan, ikerketa harago doa. Askotan haginetako mina jasanezina egiten da, eta ikerketa horren ondorioen artean batek dino, haginetan mina daukagunean, dosi zehatza hartu behar dogula mina ondo kentzeko edo minari behar dan moduan aurre egiteko, hau da, dosi handiagoa hartzeagaitik ez dauala eukiko ez eragin arinagoa, ez zuzenagoa.

Ondorio honen eta beste askoren ganean berba egin deusku Juan del Arcok, eta oso erabilgarriak diran aholkuak be emon deuskuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00